Minbizia hizpide izan dute Basazabalen

Mailo Oiarzabal 2021ko aza. 26a, 08:26

Minbizia eta gaixotasun horrekin zerikusia duten hainbat gai hizpide izan zituzten atzo arratsaldean Basazabal jauregian, Minbiziaren aurka Gipuzkoan elkarteak —lehengo AECC Gipuzkoa— antolatutako hitzaldian.

Miriam Marquez psikologoak eta Ana Ruiz gizarte langileak minbizi bat diagnostikatzen denetik igaro daitezkeen etapak, bakoitzaren ezaugarriak eta horiei aurre nola egiten zaien azaldu zuten Minbizia: eta orain zer? izenburuarekin eskaini zuten solasaldian.

(Argazkia: Minbiziaren aurka Gipuzkoan)