Azaroaren 25a

Ikastetxeetan ere, emakumeenganako indarkeriaren kontra

Maialen Etxaniz 2021ko aza. 25a, 15:32

Indarkeria matxista gaitzesteko hainbat ekintza egin dituzte gaur herriko ikastetxeetan ere. Besteak beste, horma irudiak egin eta emakumeenganako indarkeriaren kontrako adierazpenak irakurri dituzte. 

Aldarria eta kolore morea izan dira gaurko, azaroak 25, protagonistetako batzuk Azpeitiko ikastetxeetan. Izan ere, herriko eskola guztiek egin dute bat Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunarekin. Hori dela eta, askotariko ekintzak egin dituzte goizean zehar ikastetxeetan. Besteak beste, horma irudiak marraztu, eskulanak egin eta adierazpenak irakurri dituzte.