Elene Viles, Emakumeen Lehen Maila Nazionaleko bere multzoko erdilari onena

Mailo Oiarzabal 2021ko aza. 25a, 10:20
Elene Viles. (Real Sociedad)

Golsmedia 2021 sarietako bat jaso du azpeitiarrak, 2020-2021 denboraldian Realaren bigarren taldean eginiko lanagatik.

Joan den denboraldian Espainiako gizonen Bigarren B Mailan, Hirugarren Mailan eta Jubenilen Ohorezko Mailan, eta emakumeen Iberdrola eta Retro Iberdrola ligetan eta Lehen Maila Nazionalean aritu ziren 200 jokalari eta entrenatzaile saritu zituzten joan den astelehenean Golsmedia 2021 sarietan, eta Elene Viles azpeitiarra izan zen saria jaso zutenetako bat.

Hain zuzen ere, Emakumeen Lehen Maila Nazionaleko bigarren multzoko 2020-2021 ligako erdilari onenaren saria eman diote Vilesi, Realaren bigarren taldearekin egindako lana aitortuz.