Baigeraren 90 urteko omenduek beren aginte makilak eskuratu ahal izango dituzte

Julene Frantzesena 2021ko aza. 24a, 11:22
Udaletxearen kanpoaldea.

Jubilatuen Astearen barruan, oroigarri hori jaso ohi dute 90 urte betetzen dituzten herritarrek, baina oraingoz, bertan behera utzi dute ospakizun astea. Beraz, omendu bakoitzak edo haren senitartekoren batek udaletxeko Gizarte Zerbitzuetara joan beharko du makilak jasotzera gaurtik aurrera.

Baigera elkarteak bertan behera utzi zuen aste honetan egitekoa zen Jubilatuen Astea, eta beraz, baita 90 urteko herritarren omenaldi eguna ere. Hori dela eta, egun horretan adin hori duten herritarrek Baigeraren eta udalaren eskutik jaso behar zituzketen aginte makilak banatzea erabaki dute.

Omendu bakoitzak edo haren senitartekoren batek udaletxeko Gizarte Zerbitzuetara joan beharko du makilak jasotzera gaurtik aurrera; astegunetan, egunero izango da horretarako aukera, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Zalantzarik izanez gero, 943-15 71 92 telefonora deitu daiteke.