Ikasturte berriko erronkak hizpide, Gure Eskuren eskualdeko batzarrean

Maialen Etxaniz 2021ko aza. 24a, 08:35
Baigeran egin zuten Urola Kostako Gure Eskuren batzarra. (Gure Esku)

Eskualde mailako batzarra egin zuten atzo arratsaldean Gure Eskuko kideek Baigerako aretoan. Hogei lagun inguru elkartu ziren bilkuran. 

Gure Eskuk eskualdeko batzarra egin zuen atzo, asteartea, Azpeitian. Hain zuzen, Baigerako aretoan elkartu ziren 19:00etan hasita, eta hogei lagun inguru bertaratu zen hitzordura. Ikasturte berriko erronkak izan zituzten hizpide atzoko batzarrean, eta Gure Eskuko Amalur Alvarezek eta Irati Elizaldek eman zituzten azalpenak.