24 ordu baino gutxiagotan agortu dira Domusa Teknik 40 MLK probarako dortsalak

Julene Frantzesena 2021ko aza. 23a, 14:34
Xoxote mendia.

Joan zen ostegunean jarri zituzten 400 dortsal salgai, eta ostiralean agortu ziren. Orain, itxaron zerrendan izena emateko epea zabaldu dute. Datorren maiatzaren 14an, larunbatez, izango da 65 kilometroko ibilbidea duen eta 3.700 metroko maldadun proba.

24 ordu baino gutxiagotan agortu dira Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketarako dortsalak. Joan zen ostegunean jarri zituzten 400 dortsal salgai, eta ostiralean agortu ziren. Beraz, arrakasta itzela izan du probako izen-emateak. Dena den, orain itxaron zerrendan izena emateko epea zabaldu dute, data iristearekin dortsala eskuratu duten parte-hartzaileren batzuk atzera egingo balute ere.

Datorren maiatzaren 14an, larunbata, izango da 65 kilometroko ibilbidea duen eta 3.700 metroko maldadun 40 Miliak proba. Ibilbidea zehaztuta dute dagoeneko probaren antolatzaileek; Azpeititik 08:00etan abiatuko dira parte hartzaileak, eta Arroitatik, Sañutik, Gazumetik, Herniotik, Murumenditik, Izazpitik, Hiruharrietatik, Izarraizko Atea parketik nahiz Xoxotetik igaroko dira.