Koronabirusa Azpeitian

Bertan behera utzi dute musika eskolakoek bihar egitekoa zuten jaialdia

Mailo Oiarzabal 2021ko aza. 23a, 12:17
Juan Antxieta musika eskolaren 2018ko Santa Zezilia jaialdiaren irudi bat. (Alberto Beloki)

"Herrian dugun osasun egoera dela eta" hartu dute Juan Antxietakoek Santa Zezilia egunaren bueltan prestatutako emanaldia ez egiteko erabakia.

Herritarren doinuak izeneko jaialdia egitekoa zen bihar Juan Antxieta musika eskola Soreasu antzokian, Santa Zezilia egunaren bueltan, baina emanaldi hori bertan behera uztea erabaki dutela jakinarazi dute gaur musika eskolaren arduradunek.

"Herrian dugun osasun egoera dela eta" erabaki dute bihar jaialdirik ez egitea. Erabakiak sor ditzakeen eragozpenak direla-eta barkamena eskatu du ohar bidez musika eskolaren zuzendaritzak.