Izarraitz igeri elkarteak urteko batzarra egingo du ostegunean

Julene Frantzesena 2021ko aza. 23a, 08:30
Sindikatu Zaharrean izangoda bilkura.

Sindikatu Zaharrean jarri dute hitzordua 20:15ean, eta hainbat gai landuko dituzte bilkuran. Besteak beste, presidente berriaren aukeraketarako hauteskunde deialdia izango dute hizpide.

Izarraitz igeri elkarteak urteko batzarra egingo du ostegunean. Sindikatu Zaharrean jarri dute hitzordua 20:15ean, eta hainbat gai landuko dituzte bilkuran. Besteak beste, 2020-21 denboraldiaren ekonomia balantzea, 2020-21 denboraldiaren kirol balantzea, presidente berriaren aurkeraketarako hauteskunde deialdia eta hauteskunde batzarraren eraketa izango dituzte hizpide.