Deñe eta Julen musikarien kontzertuak izango dira ostiralean Sanagustinen

Julene Frantzesena 2021ko aza. 24a, 08:00
Deñe Garcia-Bravo abeslaria.

Arkupehotsak egitasmoaren barruan eskainiko dute emanaldia 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Emanaldiak ikusteko ez da sarrera ordaindu beharko.

Arkupehotsak egitasmoaren barruan, Deñe eta Julen musikarien kontzertuak izango dira ostiralean, Sanagustin kulturgunean. 19:00etan hasiko dira zuzenekoak, eta aforoa bete arte izango da zabalik sarrera. Gainera, emanaldiak ikusteko ez da sarrera ordaindu beharko.

Deñe Garcia-Bravo musikari urrestildarrak popa eta musika lasaia uztartzen ditu beren emanaldietan. Julen eibartarrak, berriz, indie eta pop doinuak eramango ditu kulturgunera. Urrian ziren Arkupehotsaken barruko kontzertua eskaintzekoak bi musikariak, baina azken orduko bat tarteko, bertan behera gelditu ziren emanaldiak.