Iraurgi SBren talde nagusiek ezin izan dute garaipenik poltsikoratu

Anartz Izagirre 2021ko aza. 21a, 10:05
Azkoitia-Azpeitia ISB eta Barça CBS taldeen aurkako partida, Elkargunean. (Mikel Amenabar)

Neskek sailkapeneko liderraren aurka zuten norgehiagoka, eta 58-90 galdu zuten Azkoitiko Elkargunean jokatu zuten partida. Mutilek, berriz, 92-83 galdu zuten Tau Castello taldearen aurka ostiralean jokatutako partida.

Asteburu mikatza egokitu zaie honakoa Iraurgi SBren bi talde nagusiei. Alde batetik, Azkoitia-Azpeitia ISB taldeak LF Challenge ligako Barça CBS liderraren aurka jokatu zuen atzo Azkoitiko Elkargunean, eta Andoni Lazkanoren taldea atzetik joan zen partidaren lau zatietan. Azkenean, etxekoek ezin izan zuten irabazi, eta 58-90 amaitu zen partida. Marguerite Effa izan zen saskiratze gehien egin zituen jokalaria etxeko taldean.

Mutilek ere zortea ez zuten aldeko izan, eta joan den ostiralean Tau Castello taldearen aurka jokatu zuten partida 92-83 galdu zuten. Azpeiti-Azkoitiko taldea aurretik zen lehen zatian, baina Castelloko taldeak markagailua irauli zuen bigarren zatian, eta Juaristi ISBko mutilek ezin izan zioten aurre egin aurkariei. Sasikiratze gehien egin zituen etxeko jokalaria Pavel Savkov izan zen.

Datozen partidak

Azkoitia-Azpeitia ISB taldeak 11. jardunaldiko partida azaroaren 27an jokatuko du, Club Joventut Badalona taldearen aurka, 17:00etan, Azpeitiko kiroldegian. Juaristi ISB taldeak, berriz, abenduaren 5ean izango du 10. jardunaldiko norgehiagoka, CB Almansa Con Afanion taldearen aurka, 18:00etan, Azpeitiko kiroldegian.