Uztarriaren zozketak

Uztarriak zozkatu ditu 'Nekatutak' emanaldirako eta aizkolarien saiorako sarrerak

Uztarria.eus 2021ko aza. 18a, 16:53

Inazio Sudupek eta Olatz Gorrotxategik eskuratu dituzte Antton Telleriaren Nekatutak bakarrizketarako sarrerak. Bestalde, Maialen Iturriak irabazi du Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finalerako sarrera bikoitza.

Antton Telleria umoregileak Nekatutak bakarrizketarako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Uztarriak, eta honako hauek izan dira irabazleak: Inazio Sudupe Odriozola eta Olatz Gorrotxategi Ezeiza. Larunbatean izango da saioa, azaroak 20, Soreasu antzokian, 22:00etan hasita. Bestalde, Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finalerako sarrera bikoitz bat zozkatu du Uztarriak, eta Maialen Iturria Garmendia izan da garailea. Igandean, azaroak 21, Bilboko Bilbao Arena Miribillan jokatuko dute finala, 12:00etan hasita.