Bira Zapatistaren barruan, hitzaldia izango da igandean

Julene Frantzesena 2021ko aza. 18a, 07:58
Bira Zapatistari babesa emateko herritarrek joan zen maiatzean atera zuten argazkia.

Biran parte hartzen ari diren bost zapatistak eskainiko dute solasaldia, 17:30ean hasita, Azoka Plazako goiko aretoan. 

Bizi Bira Zapatista egiten ari dira hainbat zapatista Europan zehar, eta dagoeneko Euskal Herrira iritsi dira. Hori dela eta, igande arratsaldean solasaldia eskainiko dute biran parte hartzen ari diren bost lagunek, 17:30ean hasita, Azoka Plazako goiko aretoan. Solasaldiaren antolatzaileek zehaztu dutenez, beharrezkoa izango da hitzaldian maskara jantzita izatea.

EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatista 1994ko urtarrilaren 1ean altxatu zen Chiapasen (Mexiko hego-ekialdean), indigenen eskubideen alde borroka egiteko. Ordutik, "lana, lurra, etxebizitza, elikadura, osasuna, hezkuntza, independentzia, askatasuna, demokrazia, justizia eta bakea" lortzeko lanean ari dira zapatistak.

Joan zen maiatzean Bira Zapatistari babesa emateko argazkia atera zuten hainbat lagunek plazan.