Santa Zezilia egunaren harira, Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du zapatuan

Julene Frantzesena 2021ko aza. 17a, 08:52
Udal Musika Banda Soreasun eskainitako kontzertu batean.

Soreasu antzokian izango da emanaldia, 18:30ean hasita, Unai Frantsesenaren gidaritzapean. Musikariek hainbat abesti eskainiko dituzte.

Astelehenean izango da musikarien Santa Zezilia eguna, eta ohiko legez, Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du data horren bueltan. Bi egun lehenago, larunbatean, eskainiko du bandak kontzertua, 18:30ean, Soreasu antzokian, Unai Frantsesenaren gidaritzapean.

Hainbat abesti eskainiko dituzte bandako musikariek. Honako hau da zapaturako prestatu duten abestien zerrenda:

  • King cotton (John Philip Sousa)
  • Bolero (Maurice Ravel; moldaketa, Jay Bocook)
  • Eagle bend (James Barnes)
  • Destellos del alba (Ferrer Ferran)
  • New baroque suite (Ted Huggens)
  • Pixkar magic (Newman&Giacchino; moldaketak, Michael Brown)
  • Samba de Aida (Giuseppe Verdi; moldaketak, Toshio Mashima)