Bertso Urtie egitasmoaren barruan saioa antolatu du Erniarraitzek Azkoitian hilaren 28rako

Anartz Izagirre 2021ko aza. 16a, 11:11
Andoni EgaƱa Azkoitiko saioan izango da. (Wikipedia)

Andoni Egaña, Julene Iturbe, Beñat Gaztelumendi eta Amaia Agirre ariko dira kantuan Elkargunean, 18:00etan hasita. Sarrerak gaurtik salgai daude Entradium atarian eta Azkoitiko Udalaren webgunean.

Erniarraitz bertsozale elkarteak eta Azkoitiko Udalak antolatuta, Bertso Urtie egitasmoaren barruko bertso saioa izango da azaroaren 28an, igandea, Azkoitiko Elkargunean. 18:00etan hasita, lau bertsolari arituko dira bertsotan oholtzan: Julene Iturbe, Amaia Agirre, Andoni Egaña eta Beñat Gaztelumendi; gai-jartzailea, berriz, Maite Berriozabal izango da. Saiorako txartelak gaurtik aurrera eskuratu ahalko dira Entradiumen eta Azkoitiko Udalaren webgunean, hamar euroren truke.

Bestalde, igande honetan, azaroak 21, beste bertso saio bat izango da Zestoan egitasmo beraren barruan. Zestoako kiroldegian izango da saioa 17:30ean hasita, eta Amets Arzallus, Alaia Martin, Jone Uria, Unai Iturriaga, Oihana Iguaran eta Aitor Salegi ariko dira kantuan. Gai-jartzaile lanak, berriz, Saroi Jauregik gauzatuko ditu.