Uztarriaren zozketak

Antton Telleriaren 'Nekatutak' emanaldirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2021ko aza. 16a, 10:08

Larunbatean izango da emanaldia, 22:00etan hasita, Soreasu antzokian. Bazkideek soilik parte hartu ahal izango dute zozketan, osteguneko 12:00ak bitartean.

Antton Telleria umoregileak Nekatutak bakarrizketa eskainiko du larunbatean, azaroak 20, Soreasu antzokian. 22:00etan hasiko da emanaldia, eta Uztarriak saiora joateko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Ostegunean –azaroak 18–, 12:00etan, amaituko da zozketan parte hartzeko epea. Lotura honen bidez eman daiteke izena zozketan.