Autoan arrastoa egin diotelako, kexu

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2021ko aza. 15a, 17:22

Herritar batek Uztarrira bidalitako argazkia da honakoa. Bertan, bere autoa marratuta agertzen da, eta erabiltzailea kexu agertu da egileak "inolako abisurik" utzi ez diolako.

Joan den larunbatean auto bati arrastoa egin ziotela eta, kexu agertu da Uztarriako erabiltzaile bat. Honako mezu hau bidali du argazkiarekin batera:

"Etxe Alai auzoan gertatutakoa ikus daiteke honako argazki honetan. Azaroaren 13an, larunbata, arratsaldeko 16:30ean, auto txuri batek beste auto bati lagatako arrastoa ikusten da, eta inolako abisurik ez uztea lotsagarria iruditzen zait. Seguru nago ondo dakiela egindakoaren berri; beraz, jakin dezala garaiz dagoela akatsa zuzentzeko eta gurekin harremanetan jartzeko".