Ixabel Agirresarobe ipuinak kontatzen aritu da Ekoetxean

Ihintza Elustondo 2021ko aza. 15a, 11:05

Ipuin kontaketa saioa eskaini zuen usurbildarrak igandean, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta.

Ipuin kontaketa saioa izan zen atzo, igandea, Ekoetxean. Ixabel Agirresarobe usurbildarra aritu zen kontalari lanetan. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduriko saioa izan zen, eta hainbat lagun bertaratu ziren. 11:00etan hasi zen kontaketa, eta giro ederra sortu zen.