Hasi dira Azpeitia Zaindu kanpainaren erosketa bonuak saltzen

Azoka Plazan ari dira saltzen bonuak. (Azpeitiko Udala)

09:00etan hasi dira saltzen txartelak Azoka plazan eta ilara luzeak sortu dira. Interneten ere jarri dituzte salgai.

Tokiko merkataritza sustatzeko Azpeitia Zaindu kanpainaren barruan, erosketa bonu berriak salgai jarri dituzte gaur. 50 euroko bi mila bonu kaleratuko dituzte aurten Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak, eta horiek 35 eurotan eskuratu ahal izango dituzte 16 urtetik gorako herritarrek; pertsona bakoitzak bi bonu erosi ahalko ditu, gehienez.

Aurrekoetan bezala, aurrez aurre nahiz Interneten eros daitezke bonuak. 09:00etan hasi dute aurrez aurreko salmenta Azoka Plazan, eta ilara luzeak sortu dira lehen uneetan; 13:00etara arte egonda han salmenta postua goizez, eta 15:00etatik 17:00etara berriro, arratsaldez. Interneten, berriz, lotura honetan jarri dituzte salgai bonuak.

Dagoeneko agortu dira bonu guztiak.

 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide