Poltsiko bete sari eskuratu dute Dantzaki eskolakoek Retro Dantzen Kantabriako Txapelketan

Ihintza Elustondo 2021ko aza. 15a, 10:00
Dantzakiko kideak, larunbatean Torrelavegan.

Retro Dantzen Kantabriako Txapelketa jokatu dute Torrelavegan (Espainia), eta Dantzaki eskolako kideek hainbat sari eskuratu dute bertan.

Retro Dantzen Kantabriako Txapelketa jokatu zuten larunbatean Torrelavegan (Espainia), eta Azpeitiko Dantzaki eskolako kideek hainbat sari eskuratu zuten bertan. 10 eta 14 urte artekoen mailan, Peru Segurola eta Libe Larrañaga hirugarren sailkatu ziren bachatan; kategoria berean, Peru Segurolak eta Maren Uriak hirugarren postua eskuratu zuten salsan. 14 eta 18 urte artekoetan, Julen Revuelta eta Gabrielle Machicao onenak izan ziren bachata eta salsa dantzetan. 18 eta 30 urte artekoetan, Aritz Fernandez eta Uxoa Ibarreta aurrenak izan ziren bachata eta salsa dantzetan. 40 eta 50 urte artekoen kategorian, lehen postua eskuratu zuten Peio Nuñok eta Eider Mendizabalek bachata eta salsa dantzetan. 50 eta 60 urte artekoetan, berriz, Juan Carlos Garcia eta Ines Izagirre izan ziren garaile bachata eta salsa dantzetan.