Eskulan tailerra eta ipuin kontaketa saioa egingo dituzte liburutegian

Ihintza Elustondo 2021ko aza. 14a, 09:30

Ipuin kontaketa saioa azaroaren 22an izango da, HH5eko haurrei zuzenduta. Hurrengo egunean, berriz, eskulan tailerra egingo dute, LH1eko haurrentzat. Parte hartzeko, aurrez izena eman behar da.

Azpeitiko Udal Liburutegiak bi ekintza antolatu ditu datozen egunetarako. Batetik, ipuin kontaketa saioa izango da azaroaren 22an, astelehena, 17:30ean hasita. Lupe Lekuonak gidatuko du saioa, HH5eko haurrei zuzenduta. Plaza mugatuak izango dira, eta azaroaren 18a izango da izena emateko azken eguna. Liburutegian bertan, 943 15 71 95 telefonora deituta edo 688 81 55 06 telefonora Whatsapp mezua idatzita eman daiteke izena.

Bestetik, eskulan tailerra egingo dute azaroaren 23an, asteartea. LH1eko haurrei zuzendutako saioa izango da, eta 17:30ean hasiko da. Plaza mugatuak izango dira jarduera horretan ere, eta beraz, aurrez izena eman behar da, azaroaren 19a baino lehen. Liburutegian edo ludotekan eman daiteke izena.