Oraindik eman daiteke Baigerak Italiara antolatu duen bidaiarako izena

Julene Frantzesena 2021ko aza. 11a, 09:20

2022ko ekainaren 21etik 28ra egingo dute bidaia Napoli eta Almafi kostaldean barrena. Bidaiarako izena eman nahi dutenek Halcon bidaiaken Azpeitiko bulegora joan beharko dute.

Azpeitiko Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Italiara bidaia antolatu du Halcon bidaia agentziarekin elkarlanean. 2022ko ekainaren 21etik 28ra egingo dute bidaia Napoli eta Almafi kostaldean barrena. Baigerak adierazi duenez, “arrakasta handia” ari da izaten antolatu duten bidaia, herritar “dezentek” eman baitute dagoeneko hara joateko izena.

Dena den, bidaiara joan daitezkeen pertsonen kopurua handitu egin dute, eta beraz, oraindik badago izena emateko aukera. Horrenbestez, bidaia egin nahi duten herritarrek Halcon bidaiaken bulegora joan beharko dute izena ematera.