Korta sarietako bat, Inaxio Uria zenarentzat

Julene Frantzesena 2021ko aza. 11a, 09:50
Inaxio Uriaren oroitarria. (Mailo Oiarzabal)

2008an ETAk tiroz Loiolan hil zuen Inaxio Uria enpresari zenarentzat izango da aurtengo Joxe Mari Korta sarietako bat. Gaur jakinarazi ditu Eusko Jaurlaritzak sarituen izenak.

2008an ETAk tiroz Loiolan hil zuen Inaxio Uria enpresari zenarentzat izango da aurtengo Joxe Mari Korta sarietako bat. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariren (EHAA) gaurko zenbakian argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak aurtengo sarituen izenak, eta Uriaz gain, Fernando Salamerok, Maria Victoria Cañasek eta Gurutz Linazasorok jasoko dute aitortza. Dena den, oraindik ez dute zehaztu noiz izango den sari banaketa ekitaldia.

2008ko abenduaren 3an hil zuen ETAk Altuna y Uriako burua, enpresaren egoitzatik ateratzean jasotako tiroen ondorioz. 71 urte zituen. Eusko Jaurlaritza 2000. urtean hasi zen Korta sariak banatzen, ETAk Zumaiako enpresari eta Adegiko presidentea hil ondoren.