Azaroaren 25a

Azaroaren 25aren bueltan, hainbat ekintza antolatu ditu Emakumeen Mahaiak

Julene Frantzesena 2021ko aza. 15a, 09:00
2019ko Azaroaren 25eko ekitaldiko irudia.

Askotariko ekintzak prestatu dituzte datozen egunetarako, hala nola erakusketa, liburu aurkezpena, hitzaldiak nahiz mural margoketa.

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da azaroaren 25ean, eta Emakumeen Mahaiak dagoeneko zehaztu du egun horren bueltan egingo dituen ekitaldien zerrenda. Askotariko ekintzak prestatu dituzte datozen egunetarako, hala nola erakusketa, liburu aurkezpena, hitzaldiak nahiz mural margoketa.

Sanagustin kulturgunean dagoeneko ikusgai dago Emakume anitzen borrokak izeneko erakusketa, eta hilaren 30era arte egongo da Cristina Chiquin Rodriguez argazkilari eta kazetari guatemalarraren lanak ezagutzeko aukera. Bestalde, asteazkenean, Moio. Gordetzea ezinezkoa zen liburua aurkeztuko du Kattalin Minerrek Emakumeen Txokoan, eta ostiralean, berriz, indarkeria matxistaz ariko dira hizketan Neska Gazteen Txokoan.

Hurrengo astean segituko dute ekitaldiekin. Zehazki, asteazkenean, hilaren 24an, Maria Zapatak solasaldia eskainiko du Osasun mentaleko errekuperazioari begirada feminista izenburupean. Azaroaren 25a osteguna egokitzen da, eta oraindik zehaztu ez badute ere, emakumeenganako indarkeria salatzeko ekitaldiak egingo dituzte. Ostiralean, hilaren 26an, berriz, mural margoketa egingo dute.

Hona hemen Emakumeen Mahaiak Azaroaren 25aren bueltan antolatu duen egitaraua:

Azaroak 17, asteazkena

18:30. Moio. Gordetzea ezinezkoa zen liburua aurkeztuko du Kattalin Minerrek, Emakumeen Txokoan.

Azaroak 19, ostirala

17:00. Azaroak 25. Zer da indarkeria matxista? gai hartuta egingo dute Neska Gazteen Txokoko saioa, Emakumeen Txokoan.

Azaroak 24, asteazkena

18:30. Osasun mentaleko errekuperazioari begirada feminista hitzaldia eskainiko du Maria Zapatak, Emakumeen Txokoan.

Azaroak 25, osteguna

Mobilizazioak egingo dituzte, baina oraindik ez dituzte zehaztu hitzorduak.

Azaroak 26, ostirala

Mural margoketa egingo dute, baina ez dute zehaztu ordua eta lekua.