Enparan dorretxearen teilatua egokitzen ari dira

Ihintza Elustondo 2021ko aza. 8a, 10:44

Azken egunotan aldamioz inguratuta dago herrian hain ezaguna den eraikina. Kutxa Fundazioarena da, eta teilatua egokitzeko lanak egiten ari dira.

Ezohiko itxura hartu du Enparan dorretxeak. Izan ere, aldamioz inguratuta dago eraikina azken egunotan. Kutxa Fundazioarena da herrian hain ezaguna eta historikoa den dorretxea, eta obrak egiten ari dira bertan. Hain zuzen ere, teilatua egokitzen ari dira, eta egun batzuetan itxura hori izango du eraikinak. Kutxa Fundazioa ari da lan horiek egiten.