Bertso Urtie egitasmoaren barruan, bertso saioa izango da hilaren 21ean Zestoan

Julene Frantzesena 2021ko aza. 7a, 09:41

Amets Arzallus, Alaia Martin, Jone Uria, Unai Iturriaga, Oihana Iguaran eta Aitor Salegi ariko dira kantuan. Saioa kiroldegian izango da, 17:30ean hasita, eta dagoeneko salgai daude sarrerak.

Bertso Urtie egitasmoaren azaroko zita Zestoan izango da. Zehazki, hilaren 21erako, igandea, antolatu du bertso saioa Erniarraitz bertsozale elkarteak.

Zestoako kiroldegian izango da saioa 17:30ean hasita, eta Amets Arzallus, Alaia Martin, Jone Uria, Unai Iturriaga, Oihana Iguaran eta Aitor Salegi ariko dira kantuan. Gai-jartzaile lanak, berriz, Saroi Jauregik gauzatuko ditu.

Dagoeneko eros daitezke saiorako sarrerak Zestoako Turismo Bulegoan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean nahiz Azkoitiko Elurre okindegian. Sarrera hamar euro ordaindu beharko da.