Atzerritartasunari buruzko hitzaldia antolatu du udalak hilaren 10erako

Mailo Oiarzabal 2021ko aza. 4a, 16:10
Azoka Plazan izango da datorren asteko hitzaldia. (Azpeitiko Udala)

Tratu berdintasuna eta diskriminaziorik eza izango dituzte hizpide. "Atzerritarrei zein atzerriko pertsonekin harremanetan dauden eta informazioa behar duten beste herritar guztiei" zuzendutako saioa 15:00etatik 17:00etara egingo dute, Azoka Plazan. Edukiera mugatua izango du ekitaldiak eta, horregatik, parte hartu nahi dutenek aurrez izena emateko eskatu dute.

Atzerritartasunaren gaineko hitzaldia antolatu du Azpeitiko Udalak datorren asterako. Asteazkenean, hilaren 10ean, izango da, Azoka Plazan. Biltzen, gizarteratze eta kulturarteko bizikidetzaren euskal agentziarekin elkarlanean antolatu du saioa udalak, eta tratu berdintasuna eta diskriminaziorik eza izango dituzte hizpide bertan.

"Atzerritarrei zein atzerriko pertsonekin harremanetan dauden eta informazioa behar duten beste herritar guztiei" zuzendutako saioa izango da azaroaren 10ekoa eta bi ordu iraungo ditu, 15:00etatik 17:00etara. Edukiera mugatua izango du ekitaldiak eta, horregatik, parte hartu nahi dutenek aurrez izena emateko eskatu dute; narroita@azpeitia.eus e-posta helbidera idaztea edo 943-54 41 84 telefono zenbakira deitzea nahikoa izango da horretarako.