Arana eta Arana Goikoa arteko errepidea itxita, igogailuaren egitura muntatzen ari direlako

Julene Frantzesena 2021ko aza. 3a, 09:31
Gaur goizean hasi dira igogailuaren egitura muntatzen. (Azpeitiko Udala)

Arana eta Arana Goikoa auzoen arteko errepide zatia itxita egongo da gaur, asteazkena, 18:00etara bitartean. Izan ere, igogailuaren egitura muntatzen ari dira han gaur. Errepide hori itxita dagoen bitartean, karakoletik bideratuko dute Arana Goikoa, Etxe Alai eta Santutxo auzoetarako trafikoa. Horretarako, semaforo bidezko aldizkako pasabidea jarriko dute, bi noranzkoetan.

Maiatzean hasi zen Construcciones Moyua enpresa igogailuaren lanekin. Arana kalearen eta Arana Goikoa auzoaren irisgarritasuna hobetzeko helburuz eraikiko dute igogailua. Zehazki, Arana Goikora joateko maldaren hasieran ari dira eraikitzen igogailua, eta bi solairu izango ditu. Obrak zortzi hilabeteko epean bukatu beharko ditu. Proiektuaren aurrekontua 416.489,87 eurokoa da.