Tekno doinuz bete dute Gaztetxea

Maialen Etxaniz 2021ko urr. 31a, 20:38

Tekno Gaua izan zen atzo gauean Azpeitiko Gaztetxean, eta Alexander Loop, Josu_U, B2b, Artetxe eta Munizzio arituko ziren musika jartzen. 

Denbora luzez mota horretako hitzordurik antolatu gabe egon ostean, Tekno Gaua egin zuten atzo Azpeitiko Gaztetxean. 21:00etan hasi eta 05:00 aldera arte luzatu zen jaialdia, eta tekno musika izan zen protagonista gau osoan zehar. Alexander Loop, Josu_U, B2b, Artetxe eta Munizzio DJak arduratu ziren bertaratu ziren lagunak dantzan jartzeaz.

(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)