Giro ederra eta jende ugari, Gazte Altxa!-k antolatutako kontzertuetan

Maialen Etxaniz 2021ko urr. 30a, 21:54

Gaur ekin diote Gazte Altxa!-k antolatutako bi eguneko musika jaialdiari. Leherkaitz, Errietan, Iheskide eta Stepi Selektah musika taldeen txanda da gaur. Azpeitiko Leherkaitz taldeko gazteek 20:30 aldera eskaini dute kontzertua, eta giro ederra sortu da zuzenekoan. Bihar ere kontzertuak izango dira Frontoi Txikian. 

Gazte Altxa! taldeak bi eguneko musika jaialdia antolatu du, eta gaur, zapatua, ekin diote egitarauari. Hori dela eta, musikaz bete da Frontoi Txikia, eta jende ugari bertaratu da zuzenekoez gozatzera. Kontzertuak 18:30ean hasi dira, eta Errietan musika taldea izan da oholtzara igotzen aurrena. Giroa berotuta, 20:30 aldera Azpeitiko Leherkaitz musika taldeko gazteen txanda izan da. Aldarriz betetako doinuak eskaini ditu Leherkaitzek, eta giro ederra sortu da zuzenekoak iraun duen bitartean. Horiez gain, Iheskide eta Stepi Selektah taldeen doinuez gozatzeko aukera izango dute gaur Frontoi Txikira bertaratzen direnek. 

Bihar jarraituko dute egitarauarekin. Hain zuzen, Andoni Oilokiegi, Burutik, Lukiek eta Laket taldeak izango dira Frontoi Txikiko agertokian, 18:30etik aurrera. Sarrera doakoa izango da. 

Hona hemen, jaialdiaren atarian Gazte Altxa!-ko kideei uztarria.eus-ek egindako elkarrizketa