Areto dantzak itzuli dira Sanagustin kulturgunera

Ihintza Elustondo 2021ko urr. 25a, 12:00

Izurriak eragindako etenaren ostean, Sanagustin Dantzaleku saioa egin zuten larunbatean, Sanagustin kulturgunean. Besteak beste, salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak dantzatu ahal izan zituzten bertaratu zirenek. 

Urte eta erdiko geldialdiaren ostean, bueltan da Sanagustin Dantzaleku egitasmoa. Hain zuzen ere, joan zen larunbatean egin zuten izurri osteko lehen saioa, Sanagustin kulturgunean. Besteak beste, salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak dantzatu ahal izan zituzten bertaratu zirenek. 22:00etan hasi zen saioa, eta 02:00 aldera arte izan zen dantzarako aukera. Dozenaka lagun elkartu ziren bertan, eta giro ederra sortu zen.