Kamisetak diseinatzen aritu dira hainbat herritar Ekoetxean

Anartz Izagirre 2021ko urr. 24a, 13:35

6 eta 12 urte bitarteko haurrei eta horien familiei zuzendutako tailerra izan da, eta eguraldi ona lagun, hainbat gaztetxok parte hartu du bertan.

Azpeitiko Ekoetxean kamisetak diseinaitzeko tailerra egin dute gaur, igandea, hainbat gaztetxok. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei eta horien familiei zuzendutako saioa izan da, eta mota guztietako margoak erabilita, norberak bere elastiko propioa egiteko aukera izan du.

(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)