Semaforo bidez ari dira trafikoa bideratzen Jose Artetxe kalean

Julene Frantzesena 2021ko urr. 20a, 14:41
Jose Artetxe kalean ari dira lanean.

Jose Artetxe kaleko 9 eta 15 etxe atarien aurrean azpiegiturak eta zerbitzuak berritzeko obrak egiten ari dira astelehenaz geroztik, eta ondorioz, ibilgailuentzat errei bakarra izango da erabilgarri datozen asteetan. Semaforo bidez, txandaka ari dira trafikoa bideratzen. Obrek bi hilabete inguruko iraupena izango dute.