Zabalik dago Bidelan programan izena emateko epea

Julene Frantzesena 2021ko urr. 19a, 09:30

Saioak urriaren 25etik 29ra izango dira. Emakumeei zuzendutako programa da Bidelan, eta parte-hartzaileek beren gaitasun profesionalak eta pertsonalak lantzeko ariketak egingo dituzte, coaching teknika erabilita.

Iraurgi Berritzeneko enplegu arloak emakumeei zuzendutako Bidelan programa martxan jarriko du urriaren 25etik 29ra bitartean. Saioetan, parte-hartzaileen gaitasun profesionalak eta pertsonalak lantzeko ariketak egingo dituzte, coaching teknika erabilita. Gainera, eskualdeko sektore desberdinetako profesionalen bisitak ere izango dituzte –ekintzailetza, landa eremua, industria, menpekotasuna eta hirugarren adinaz ariko dira– horiek.

Ikastaroa bost egunetan izango da, 09:15etik 12:15era Azkoitiko Intsausti jauregiko lehen solairuan. Bidelan programan parte hartu nahi duten herritarrek edo informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 688 87 35 89 telefono zenbakira (Sandra) deitu dezakete.