Errekortarien saioa, bideoan

Gorka Eizagirre eta Ihintza Elustondo 2021ko urr. 18a, 09:56

Zezen Beltz asteburuaren barruan, errekortarien ikuskizuna izan zen atzo, igandea, Azpeitiko zezen plazan. Saioan parte hartu zuten errekortari guztiak ingurukoak izan ziren, Zaragozako (Espainia) neska bat izan ezik. Gainera, hainbat azpeitiarrek parte hartu zuten erakustaldian, eta horietako batzuekin hitz egin zuen Uztarriak: hain zuzen ere, Ander Carpintero Txoperekin, June Urainekin, Eneko Martijarekin eta Urko Arrietarekin.