Karol Mossakowski organo jotzailearen kontzertua, osorik ikusgai

Urtzi Oteiza 2021ko urr. 16a, 11:23

Karol Mossakowski organo jotzaileak kontzertua eman zuen atzo, ostirala, Loiolako basilikan. 20:00etan hasi zen emanaldia, eta Organo Erromantikoaren XXII. Zikloko hirugarren emanaldia izan zen atzokoa. Kontzertua osorik ikusi eta entzun daiteke bideo honetan.