Ohiko egoerara itzuli da Udal Liburutegia

Aurrerantzean ez da edukiera mugarik izango liburutegian, eta Internet zerbitzu osoa eskainiko dute. Hori bai, beharrezkoa izango da eskuak garbitzea eta maskara erabiltzea.

COVID-19ak eragindako izurria tarteko, ezohiko segurtasun neurriak errespetatu behar izan dira orain arte Azpeitiko Udal Liburutegian. Dena den, osasun larrialdi egoera amaituta, ohiko egoerara itzuli da zerbitzua. Hain zuzen ere, aurrerantzean ez da edukiera mugarik izango, eta Internet zerbitzu osoa eskainiko dute. Hori bai, liburutegira sartzerakoan gel hidroalkoholikoarekin garbitu beharko dira eskuak, eta derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide