Kamisetak diseinatzeko tailerra eskainiko dute igandean Ekoetxean

Julene Frantzesena 2021ko urr. 19a, 08:54

6 eta 12 urte bitarteko haurrei eta horien familiei zuzendutako tailerra 11:00etatik 13:00etara izango da Ekoetxean bertan. Plazak mugatuak direnez, aurrez izena eman beharko da.

Azpeitiko Ekoetxean beste tailer bat eskainiko dute igandean. Hain zuzen ere, kamiseta bat diseinatzeko eta pertsonalizatzeko aukera izango dute 6 eta 12 urteko haurrek eta horien familiek. 11:00etatik 13:00etara izango da saioa Ekoetxean bertan, eta plazak mugatuak direnez, hara joan nahi dutenek ostirala izena eman beharko dute 943-81 24 48 telefono zenbakira deituta. Tailerra doakoa izango da.