Aurrerantzean ez da ordurik hartu beharko Udal Kiroldegiko zerbitzuak erabiltzeko

Ihintza Elustondo 2021ko urr. 14a, 16:40

Osasun egoera tarteko, orain arte ordua hartu behar zen Azpeitiko Udal Kiroldegiko zerbitzuren bat baliatzeko. Dena den, aurrerantzean ez da beharrezkoa izango aurrez erreserba egitea.

COVID-19ak eragindako osasun larrialdia tarteko, orain arte ordua hartu behar zen Azpeitiko Udal Kiroldegiko zerbitzuren bat erabiltzeko, Azpeitiko Udalaren erreserba sistemaren bidez. Modu horretan, kiroldegiko eremu bakoitzeko edukiera mugak errespetatzen zirela ziurtatzen zuten hango langileek. Dena den, osasun larrialdi egoera bukatuta, aldaketak izango dira zerbitzu horren erabileran. Hain zuzen ere, kiroldegiko eremuren bat erabili nahi dutenek aurrerantzean ez dute aurrez erreserbarik egin beharko.