Udala eragileekin bilduko da festa egunetan zer egin erabakitzeko

Julene Frantzesena 2021ko urr. 14a, 14:13
Plaza jendez lepo, 2019ko Santo Tomas egunean.

Ospakizunak antolatzen hasiko dela jakinarazi du udalak, "beti ere neurriak beteta eta pandemiaren egoerak ahalbidetzen duen heinean". Dena den, datozen asteetan herriko eragileekin bilduko da erakundea zer egin daitekeen aztertzeko, eragileek zer asmo dituzten jakiteko eta erabakiak hartzeko.

Azpeitiko Udala herriko eragileekin bilduko da datozen asteetan datozen hilabeetako festa egunetan zer egin daitekeen aztertzeko, eragileek zer asmo dituzten jakiteko eta erabakiak hartzeko. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak osasun alarma egoera bertan behera utzi zuen duela bi aste, eta festetan ekintzak antolatzeko aukera egon badagoela azaldu du erakundeak. Ospakizunak antolatzen hasiko dela jakinarazi du udalak, "beti ere neurriak beteta eta pandemiaren egoerak ahalbidetzen duen heinean". Datozen hilabeteetan bi festa nagusi izango dira herrian: santotomasak eta sansebastianak.