Jose Artetxe kaleko errepidean errei bat itxita izango da astelehenetik aurrera

Mailo Oiarzabal 2021ko urr. 14a, 10:53
Jose Artetxe kalean errei bat izango da erabilgarri astelehenetik aurrera.

Kale horretako 9 eta 15 etxe atarien aurrean azpiegiturak eta zerbitzuak berritzeko obrak gauzatu behar dituzte. Semaforo bidez bideratuko dute trafikoa. Bi hilabeteko iraupena izango dute lanek.

Jose Artetxe kaleko 9 eta 15 etxe atarien aurrean azpiegiturak eta zerbitzuak berritzeko obrak gauzatu behar dituzte, eta horregatik, handik igarotzen den errepidean errei bakarra izango da erabilgarri astelehenetik aurrera; anbulatorio aldetik Foru Ibilbide aldera soilik joan ahal izango dute ibilgailuek. Gainera, semaforo bide bideratuko dute trafikoa, eta oinezkoek izango dute lehentasuna. Udalak azaldu duenez, obrek bi hilabeteko iraupena izango dute.