Azpeitiko Erremonte Txapelketako bigarren jardunaldia izango da bihar

Julene Frantzesena 2021ko urr. 15a, 07:58
Jagoba Labaka etaJavier Urriza erremontistak Oilo Soroko Jon Galdosekin, txapelketaren aurkezpenean. (Oriamendi)

Loitegik eta Barrenetxea IV.ak (Ilunpe) Segurolaren eta Aizpuru III.aren (Inpernue) kontra jokatuko dute lehen partida. Bigarrenean, berriz, Urriza eta Labaka (Oilo Soro) Goikoetxea V.aren eta Zubiriren (Gure Ametsa) aurka ariko dira. Izarraitz pilotalekuan izango dira neurketak, 22:00etan hasita.

Azpeitiko Erremonte Txapelketaren bigarren jardunaldia izango da bihar, larunbatarekin, Izarraitz pilotalekuan. 22:00etan hasita, bi norgehiagoka jokatuko dituzte txapelketan parte hartzen ari diren zortzi bikoteetako lauk. Zehazki, Loitegik eta Barrenetxea IV.ak (Ilunpe) Segurolaren eta Aizpuru III.aren (Inpernue) kontra jokatuko dute lehen partida. Bigarrenean, berriz, Urriza eta Labaka (Oilo Soro) Goikoetxea V.aren eta Zubiriren (Gure Ametsa) aurka ariko dira.

Erremonte txapelketako partidak ikusi nahi dituztenek bost euro ordaindu beharko dute jardunaldi bakoitzeko. Izarraitz pilotalekuko txarteldegian jarriko dituzte salgai sarrerak jardunaldi bakoitzaren egunean.