Katxalin elkarteko kideek diru bilketa egingo dute asteartean herrian

Julene Frantzesena 2021ko urr. 15a, 11:00
Katxalin elkarteko kideak postu batean lanean.

Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna izango da asteartean, eta horregatik, diru bilketa egingo dute bularreko eta ginekologiari lotutako minbizia duten emakumeen Gipuzkoako elkarteko kideek. Udaletxeko arkupeetan mahai bat jarriko dute, diru ekarpenak jasotzeko eta loteria saltzeko.

Datorren asteartean Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna izango da, eta Katxalin bularreko eta ginekologiari lotutako minbizia duten emakumeen Gipuzkoako elkarteko kideak Azpeitian izango dira. Hain zuzen ere, diru bilketa egingo dute 09:30etik 13:00etara bitartean. Udaletxeko arkupeetan mahai bat jarriko dute, diru ekarpenak jasotzeko eta loteria saltzeko, eta azoka eguna dela aprobetxatuta, azokan ere izango dira kideak xingola arrosak banatzen.