Doako dantza suelto ikastaroa antolatu du Itsasi Euskal Kultur Taldeak

Anartz Izagirre 2021ko urr. 13a, 10:31
2019ko Itsasi Eguneko argazki bat.

Urriaren 19an hasiko da dantza ikastaroa, eta Itsasiren lokalean (Urola kalea, 6) izango dira saioak, astearteetan, 21:00etatik 22:00etara bitartean. Ikastaroan interesa dutenek hilaren 19an bertan lokalera agertu beharko dute, 21:00etan.

Itsasi Euskal Kultur Taldeak doako dantza suelto ikastaroa antolatu du, eta euskal dantzei buruz zerbait jakin nahi duten guztiei zuzendurik dago. Datorren asteartean, urriak 19, hasiko da ikastaroa, eta astearteetan emango dituzte klaseak, 21:00etatik 22:00etara bitartean, Itsasiren lokalean (Urola kalea, 6). Abendua bitartean izango dira klaseak, baina nahi duenak aukera izango du ondorengo hilabeteetan saioekin jarraitzeko ere.

Dantza saioetan parte hartu nahi duenak urriaren 19an bertan Itsasiren lokalera agertu beharko du, 21:00etan.