'Madres paralelas' eta 'Ninja a cuadros 2' filmak ikusi ahal izango dira igandean eta astelehenean

Julene Frantzesena 2021ko urr. 14a, 08:00
'Madres paralelas' filmeko irudi bat.

Madres paralelas filma igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da. Ninja a cuadros 2 animaziozko filma, berriz, igande arratsaldean.

Aste honetan ere bi film ikusteko aukera izango da Soreasu antzokian. Alde batetik, Madres paralelas emango dute igandean (19:30) eta astelehenean, ikuslearen egunean (21:00). Bestalde, berriz, umeei zuzendutako Ninja a cuadros 2 lana ikusi ahal izango da igandena, 16:30etik aurrera. Emanaldietarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean eros daitezke.

Pedro Almodovarrek zuzendutako filma da Madres paralelas, eta Penelope Cruz, Milena Smit, Israel Elejalde eta Aitana Sanchez-Gijon dira protagonista nagusiak. Honako hau da filmaren sinopsia: "Bi emakume erditu behar diren ospitaleko gela batean elkartu dira. Biak ezkongabe daude eta haurdun geratu ziren istripuz. Janis, adin ertainekoa, ez da damutzen eta oso pozik dago. Bestea, Ana, nerabe bat, beldurtuta, damututa eta traumatizatuta dago. Janis animatzen saiatzen da ospitaleko pasilloetan paseatzen ari diren bitartean. Ordu horietan trukatzen dituzten hitz apurrek oso lotura estua sortuko dute bien artean, kasualitatez garatu eta zailtzen dena, euren bizitzak modu erabakigarrian aldatuz.

Ninja a cuadros 2, berriz, animaziozko lana da. Honako hau da filmaren sinopsia: "Eppermintek Tailandian kartzela-zigorra saihestea lortzen duen bitartean, Taikok eta Alexek berriro bat egiten dute, bere familia osoarekin batera, Eppermint Thailandian atxilotzeko. Alex eta Taikoren arteko adiskidetasunak presio handia jasango du, misio arriskutsu batean murgiltzen diren bitartean".

Hona hemen bi filmen aurrerapen trailerrak:

Madres paralelas

Ninja a cuadros 2