Karol Mossakowski organo jotzaileak kontzertua eskainiko du gaur

Loiolako organoa.

Gaurkoa Organo Erromantikoaren XXII. Zikloko hirugarren emanaldia izango da. 20:00etan hasiko da kontzertua.

Karol Mossakowski organo-jotzaileak kontzertua eskainiko du gaur, ostirala, Loiolako basilikan. 20:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera doakoa izango da. Gaurkoa Organo Erromantikoaren XXII. Zikloko hirugarren emanaldia izango da.

Aurreko bi asteetan Loreto Fernandez Imaz organo jotzaileak eta Ainhoa Zubillaga mezzoak nahiz Azpeitiko eta Bergarako organo ikasleek eskaini dituzte emanaldiak.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide