Jotakiek kontzertu gogoangarria eskaini du Sanagustinen

Urtzi Oteiza 2021ko urr. 10a, 16:02

Jotakie musika taldeak kontzertua eskaini zuen atzo, zapatuarekin, Sanagustin kulturgunean. Hainbat herritar izan ziren bertan, osasun larrialdi egoera bukatuta Azpeitian izan den lehen kontzertuan. Gogotik gozatu zuten herritarrek, garai bateko melodiak entzunez. Sanagustin kulturgunearen 10. urteurreneko Herri Batzordeak antolatu zuen emanaldia.