Batukadak giro aparta sortu du herrian

Julene Frantzesena 2021ko urr. 10a, 09:37
Danbayan batukada taldea atzo plazan.

Danbayan batukada taldeak emanaldia eskaini zuen atzo Alde Zaharrean. 19:00 inguruan hasi zuten emankizuna plazan, eta ondoren, Erdikalean barrena ibili ziren. Perkusio doinuek hartu zuten pare bat orduz arratsalde-iluntzean herria, giro aparta sortuz.

Hona hemen emanaldiaren hasierako bideoa: