Azpeitiko eta Bergarako organo ikasleen kontzertua, osorik ikusgai

Urtzi Oteiza 2021ko urr. 11a, 08:45

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXII. Zikloaren bigarren kontzertua hartu zuen ostiral iluntzean Loiolako Basilikak, eta Azpeitiko Juan Antxieta musika eskolako zein Bergarako musika eskolako ikasleak izan ziren beren abileziak erakutsi zituztenak. Itxaso Alberdi eta Anaitz Lizartza azpeitiarrek eta Bergarako eskolako Elena Lakak eta Leo Joaristik emandako kontzertua osorik ikusi eta entzun daiteke bideo honetan.