Uztarriaren zozketak

Ima Elortzak irabazi du Mahala produktuen saskia

Uztarria.eus 2021ko urr. 8a, 15:57

Bazkideek atzora arte zuten zozketan parte hartzeko aukera. Askotariko produktuz osatutako saskia lortu du irabazleak.

Esnekiak, izozkiak eta txerrikiak ekoizten ditu Mahalak 1996 urteaz geroztik. 25 urte beteta, bere produktuz osatutako saskia zozketatu du Uztarriak bazkideen artean, eta Ima Elortza izan da irabazlea. Hala nola jogurta, arroz esnea, urdaiazpikoa, txorizoa eta beste hamaika produktu eskuratu ditu irabazleak.