Urriko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Iban Izagirre ilustratzailearen lana, gertutik

Maialen Etxaniz 2021ko urr. 7a, 19:48

Datozen egunetan hasiko da Uztarria urriko aldizkariaren zenbakia etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko gaiak landu ditu komunikazio taldeak, eta horien artean, Iban Izagirre ilustratzaile eta sortzaile azpeitiarraren inguruko argazki erreportajea plazaratu du. Izagirrek ilustrazioaren magia euskarri desberdinetara eramateko duen gaitasuna argazkietan erakutsi eta kontatu nahi izan du Uztarriak. Honako bideo hau aldizkariaren aurrerapen txiki bat da.